Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea
Bertsoa entzun |
2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia, Oihane Perea
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colina:
Bi inperio ditugun arren
herri bakarran borrero,
ahal dela behintzat segi nahi dugu
esperantzaren bezero.
Hori dela-ta etsitzerikan
inork ez beza espero,
suak luzaro iraungo baitu
batera eutsi ezkero. (bis)
Perea:
Herri honetan sarritan dugu
desgraziekin ilada
eta haizeak sortarazten du
gaur barruan hotzikara.
Gu hor mantentzen saia gaitezen
orain arteko erara.
Gaitzerdi haizea su txikiarentzat
hauspo bilakatzen bada! (bis)
Maia:
Lizarra eta Garazirekin
gu hemen eta haiek han.
Orduz geroztik ahaztu egin ginen
hartu genuen lanean.
Kriseiluaz soilik oroitzen gera
iluna datorrenean,
baina piztuta segitu behar du
egun argia denean. (bis)
Colina:
Nahiz kriseiluaz oroitzen garen
iluna datorrenean,
piztu-piztuta segi behar du
behintzat gure barrenean.
Horretarako luzaro eutsi
behar zaio ahal dan heinean,
herri oso bat itzaltzen baita
sua itzaltzen denean. (bis)
Perea:
Gure herriak dudarik gabe
sua du nahiko begiko
eta haizea ere behar du
ezberdin badadin ito.
Su txiki horri begira nago,
pentsatzen dut nirekiko:
babesa badu kanpoan behintzat
ez da inoiz itzaliko. (bis)
Maia:
Kriseilu hortan laburtzen dira
desioak ta ametsak,
sarri horrekin ikusten dira
gure ezinaren ertzak.
Haiei begira jarri behar da,
nik hala uste det behintzat.
Haien iparra ezin da galdu,
argia ez da guretzat. (bis)