Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-10-05 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-10-05 Urnieta Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Azken urteotan bertso eskolako irakaslea zaitugu. Bertso eskolen egoera zer nola dagoen guk baino hobeto jakingo duzu. Konta iezaguzu nola dagoen bertsoen harrobia. Gerora begira lasai egoterik bai al dugu? Edo bai al dago kezkatzeko arrazoirik?

Descripción

Melodia
Mundu honetan holako gauzak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-10-05 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Topaketa bat egin berri da
ta jardun gera galako
bertsolariak sortu asmotan
bihar edo etzirako.
"Nik bertsolari izan nahi nuke"
umeak badatoz bapo
gai-jartzaile ta epaile arloan
zer egina bada pranko
gaur eguneko bertsolaritza
hori ere badalako.

Haurrak bertsotan goza dezala
da gure obligazioa.
Denek plazetan jardun nahi dute
ta nolako sesioa!
Bertsozaleak sortzea ere
bada guk degun zioa
eta gerora etorkizuna
seguru ta serioa
bertso eskola delako egun
bertsoan trasmisioa.

Bertso eskolan klase ematen
aritua naiz luzaro
ta txapelketak utzi aldera
bada hainbat lan oparo.
Beti horretan ariko banintz
neronek ere nahiago
bertsoen maila handituz doa
gerozaz eta gehiago
bertsolariak sortuko dira
bertsozalerik badago.