Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Maia, Jon
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek hirurok drogazaleak zarete. Zuen egoera tamalgarriaz kontzientziatuta, desintoxikazio zentro batera jo duzue sendatzeko asmoz. Gaur gauean, zentroa kokatuta dagoen auzoko biztanleak kalera irten dira zentroa itxi dezaten eskatzera. Kanpoko oihu eta zaratak entzuten dira zuen logelatik.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Bide okerra utzi nahi degu
ta zuzenera bueltatu.
Horretarako geure burua
behar bezela prestatu
baina jendea oihu ta abar
ez zaigu ongi portatu:
gu gizarteak gaixotu gaitu
ta sendatzea ukatu. (bis)

Iturriaga:
Aspaldi jausi nintzen drogaren
zulo beltz eta handira.
Bazter utzita hurbiltzen hasi
nintzenean ni argira
hasera baten pentsatzen nuen
"Pasatuko zaie, tira!".
Heroina baino okerragoak
pertsonak bakarrik dira. (bis)

Maia:
Leiho ertzeko kortina kendu
eta hau da hotzikara!
Jende guztia honuntz begira
oihua eta algara...
Auzo guzia zentroan aurka
hori normala al da ba?
Orain gu gaude baina igual bihar
beraien seme-alaba. (bis)

S. Lizaso:
Gaixoak gara nahi gendukeena:
ahal balitza sendatzea...
bide onean behin abiatu
hau ezusteko trantzea!
Ez det ulertzen gaixorik dena
sendatzea ukatzea.
Errezena da lehendik lurrean
dagoena zapaltzea. (bis)

Iturriaga:
Ikusi ditut dendari fina
ta irakasle jatorra
guztiak neuri seinalatuaz
baita auzoko mozkorra!
Zaborra nintzen yonki nintzela
ta orain ere zaborra...
Gizarte honen tolerantzia
zenbatekoa den horra! (bis)

Maia:
Balkoi azpian daude guztiak
gu ia-ia ganbaran!
Sufrimentua ia doblea
daukagu azken boladan.
Hau ikusita konturatzen naiz
gizarte ustel hau zertan dan:
guri heroina saltzen ziguna
dago lehenengo iladan. (bis)

S. Lizaso:
Zuen ekintzak samin bihurtu
hainbeste amets eta poz!
Lehenago gaizki sentitzen ginen
orain gaizkiago askoz.
Utzi sendatzen, hau eskatzen det
etsipenez, negar malkoz;
gehiago ere senda daitezke
gure bidetik badatoz. (bis)

Iturriaga:
Behean dagonak beti beherago
bat gura izaten du beti
bere erruen ta bere traumen
penak egotzi norbaiti.
Zenbat iseka, zenbat gorroto
dena demokratikoki...
Martxa honetan egingo dira
euren ozpinaren yonki! (bis)

Maia:
Yonki-ak era askotakoak
direla diozu aurrez.
Ni hau ikusiz hementxe nago
erdi parrez ta negarrez.
Nere gogo ta borondatean
zertan hartuko det babes?
Gu igual noizbait sendauko gera
baina hoiek sekulan ez. (bis)