Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2002-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
2002-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sorozabal:
Seme honekin hainbeste aldiz
galdu izan det denbora
natura zaintzen baldin badegu
denontzat zala mejora.
Nere oilaskoak joanak dira
garbi ez dakigu nora;
orain bazkari bila joan zaitez
azeriaren zulora.
Irazu:
Ekologista izatea da
nere aitan desgrazia.
Bi hilabetez oilasko sorta
itxura antzean hazia.
Gustora nago libre joan da
ia oilategi guzia.
Aita, nik aisa pasatuko det
egun bateko gosia.
Sorozabal:
Baina ustetik ahal izatera
badago hainbeste tarte!
Ez dakit honek izango duen
nahi lukeen aina suerte;
lehen ere asko ikusi ditut
ta ez hemendik aparte
ekologista edonor baita
gosea probatu arte.
Irazu:
Oilasko batzuk libre utzita
aldamenetik errita?
nik kontzientzi txarra daukaten
hala dago igerrita
konpromisoa familiakin
hitza potoloa baita.
Bazkari ederra egingo degu
osin tortilla jarrita.
Sorozabal:
Hor ari nitzan oilasko onak
festetako noiz gordeko
ta azeriak eraman dizkit
etxe guzian kalteko.
Osin tortilla aski omen da
familia mantentzeko
baina osinak ez du balio
apaizari emateko.
Irazu:
Konpromisoa oaindik doblea
halaxe bota du hitza;
hutsa litzake semea ere
hain fededuna balitza!
Azeri finak mendirik mendi
goseak hiltzen dabiltza?
hurrena azeriai emango dizkat
oilaskoa ta apaiza.
Sorozabal:
Oraintxe ere gure mutilak
buru argia dirudi!
Ustez problema gendun tokian
irtenbidea isuri.
Apaiza ere azeriari?
latza esan dezu hori
nik ez baitakit han kozka zeinek
egingo liokeen zeri!
Irazu:
Kozka nork nori egingo dion
hori da hori lujoa!
Penagarria nere aitatxo
etsia eta lur joa!
Semea berriz ekologista
baino ez burutik joa.
Aita gelditu etxean ta ni
soziedadera nijoa.