Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-09-21 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Bush izango haiz. Hire azkenengo burutapenak ez zakiat inori kontatzen dizkioan, baina gaur guri kontatu behar dizkiguk; zer asmo ote dabilzkian hire buru horretan munduaren martxa hau hire erara eramateko.

Descripción

Melodia
Uso xuria errazu A
Nombre de la estrofa
Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nombre de la estrofa:  Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hau egoera itsusia!
Zalantzan dago bizia
munduak hau du krisia.
Zaudete lasai eutsiko degu
kapitalan harresia:
Iranen kontra bidaliko det
gure armada guzia. (bis)

Mundua neri begira
orain'e hala ari da
konpondu dezaket di-da:
basamortua degun hortara
zazpi mila bonba tira...
Irandar edo dalako hoiek
bapo damutuko dira! (bis)

Zalantzan daukat kokota
zerebroa erdi jota
alzeimerra den golgota.
Iran ez ei da Irak baizikan
konsejero batek bota.
Hoiek'e etsaiak izango dira
beraz ez dio inporta! (bis)