Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2002-05-26 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin
| Bertsoa entzun | 
2002-05-26 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
J.Agirre:
Beraz mezua bialdu
nere alabari;
begiratu batera
polita dirudi
baina badauka honek'e
txatarra ugari
ta etxerako ez zait gustatzen
zure planta hori.
Martin:
Etxera ekartzeko
dago afanean
ni ere hortarako
nenbilen lanean.
Detektorea daukat
hortxe bekainean*
ta aurkituko nauzu
behar dezunean.
J. Agirre:
Zure bekaineko hori
ez dago dotore
nahio nuan eduki ez
bazendu batere!
Tximistan bat jartzen bada
zure parez pare
nere alaba laster da
senarrikan gabe.
Martin:
"Piercing alu horrekin
alde ume moko!"
Hori izango al da
guretzat oztopo?
Tximistak nerekilan
egingo du topo;
ni jotzen baldin banau
zu ez zaitu joko!
J. Agirre:
Lehen ere gelditua naiz
ni ozta-ozta-ta
tximista inguruan
askotan pasata.
Gure mutil polit hau
formala ez da-ta
alaba nola eman
hainbeste kostata?
Martin:
Noizbait jarri zitzaidan
hura parez pare.
Lasai, tratatzen baitut
suabe-suabe;
alaba esku onetan
daukazu halare
ta nere eskuak ere
leku onean daude.
