Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Agirre:
Aita ez ibili arren
gizalegez urri
semearekin badegu
nahiko lana sarri:
bi eunetik behin etxera ta
bertan larri-larri?
Dirua eskatzeatik
ez zaitez etorri.
A. Arzallus:
Arazo bat banuen
nunbait nerekiko
dirua nola beti
dedan nik begiko.
Eman bazenizkidan
berrehun eta piko
zortzi egunen ez nitzan
bat'e etorriko.
J. Agirre:
Zeure burua ai zera
nahikoa itsusten
etorkizun onikan
ez dizut ikusten.
Gaurko gazteak ez dute
gauz onik ikasten.
Noiz hasi behar dezu
zeorrek irabazten?
A. Arzallus:
Bat'e ez irabazita
ez dio inporta
zuk ematen badidazu
kriston diru sorta;
nik hartzen det ta gero
tabernatan bota
zure mesanotxean
alperrik dago-ta.
J. Agirre:
Kosta gabe ez da izaten
haruntza pasia;
seme hau tokatu zait
holako klasia!
Beti ematen eta
ez dago asia?
Ipurdi estuak eta
lepoa luzia.
A. Arzalllus:
Aitak oso errez dit
neri antzematen
eta lasai ari da
kristonak esaten.
Ni ez naiz gizenduko
ez egunen baten
zuk dirutik gehiago
ez badezu ematen.
J. Agirre:
Gure etxerako honek
dakarki ekaitza
petralkerirako dauka
arrazoi bakoitza.
Hau jaio zan ezkeroztik
honela gabiltza
ai urte hartan ama antzu
gertatu balitza!
A. Arzallus:
Behin hamalau urte
kunplitu orduko
gaizki hezi ninduzun
zu zera lekuko.
Lehen egunean egin
bazenidan uko
berriro're ez nizun
gehio eskatuko.
J. Agirre:
Beti eskatutzea da
zure akziua
ta aita zaharrari sarri
menospreziua.
Beti hartutzeko dezu
zure biziua
noiz hartu behar dezu
obligaziua?
A. Arzallus:
Aita honekin nago
nahikoa erreta
diruai ez dio jarri
berriro arreta.
Orain ia eurotara
pasa gera eta
alper-alperrik ditut
bi mila pezeta.