Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-08-19 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Bartra, Oihana
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Oihane
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Bihar banderen eguna deritzona da, eta bihar ere ikurrinaren ondoan espainola egongo da Bilboko udaletxean.

Descripción

Melodia
Gure aurreko guraso zaharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Askatasuna falta danean
herri bat ez da bardina:
poza beti da pozgarriago
mingarriago samina.
Ikurrinagaz gu zeintzuk garen
adierazteko dau grina
nahiz Polizia alkatearen
aginduz jardun jakina
barriro bistan geratuko da
tiranoaren ezina.

Barrura asko sartu ohi dabez
baina badago kantera;
batzuk kanpora joan behar dabe
gu joaten gara kalera
pankarta baten bihotz barruan
nahi doguna idaztera
nahiz ta ikurrina oztopatzeko
gero etorri kargatzera
gure ganetik ez da pasako
Espainiako bandera!