Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1999-01-16 Tolosa Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Herri honetakoak diren Xabier Telleriak eta Kike Amunarrizek atera berri dute liburu bat, izena Txorakikeriak daukana, eta zuk, Peña, gutxiago ez zarela pentsatu eta Peñakeriak liburua idazteari ekin diozu. Kontazkiguzu horko istorioren batzuk-edo.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizonezkook zakila degu,
hori ezin da izkuta;
lehendabiziko peñakeriaz
ez bedi inor asusta!
Harremanetan ipintzen degu
bere puntan goma puska,
horri euskeraz deitzen diogu
"lukainkako katiuska".

Beste hitz-joko bat egin behar det
ta ez zenuten usteko,
ministro azienda nola dan txinoz,
hori dut erakusteko;
ministro hori "txanpon" omen da,
beraz dirua du lepo;
eta "txanpon poff" errusieraz
kiebra egin dula esateko.

Liburu hortan peñakeriak
eta hitz-jokoak tope!
Oaingo txiste hau nere ilobei
asko gustatzen zaiote:
ijito batek bere semeai
nola hots egiten ote?
"Hijito mio" deitze'omen dio,
halaxe esan didate.