Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaitz Sarasola
Bertsoa entzun |
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaitz Sarasola
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lujanbio:
Nere jantzi guzikin
ai, ume txepela,
uste du hartu dula
brilloa itzela;
nik jantzita hartzen det
jainkosa papela,
zuri gelditzen zaizu
disfraza bezela. (bis)
Sarasola:
Gure printzesa honek
badauka mitoa,
baina jantzia gendun
nere neurrikoa;
mantalarekin nengon
erdipurdikoa,
eta honekin berriz
kategorikoa. (bis)
Lujanbio:
Zure mantal zahar hori
zergatik aparta
zure itxurarako
egokina da-ta?
Nik jantzi hoiekin det
elegante planta,
honek printzesa nahi ta
dirudi infanta! (bis)
Sarasola:
Infantak izango du
nere inbidia,
jantziai hartu diot
neretzat neurria;
printzesaren plantekin
hau da komeria,
koronatu beharrik
ere ez det ia! (bis)
Lujanbio:
Jazkera dadukazu
eleganteena,
baina antzematen zaizu
aurpegian pena.
Hartu nahiko bazendu
printzesaren sena,
zuk zeuk sinistea da
inportanteena. (bis)
Sarasola:
Orain ni naiz printzesa
ta ez egin iseka,
agintzen hasiko naiz
ta jarri arreta:
sukaldera joateko
hartu zazu beta,
babarrunan eltzea
sutan dago eta. (bis)
Lujanbio:
Jantziai ari zera
ondo eragiten,
builan hitz egin dezu,
nik bezela kirten;
ta derrepentean ez
agindukin irten,
nik ez baitakit zure
paperik egiten! (bis)