Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-02-08 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
| Bertsoa entzun | 
1998-02-08 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Ni sortzez nola naizen
Itsasondokoa,
itsaso hitzarekin
dago hitz jokoa.
Ikusten dudanean
itsaso ahoa,
neguan sentitzen det
patxada sendoa
eta udaran berriz
sartzeko gogoa. (bis)
Itsasoa izan da
poeten eredu,
bainan Itsasondora
ezin leike heldu.
Oria ibaiakin
gustora gaude gu,
ta ez degu pasatzen
hainbeste ernegu,
hondartzarik ez baina
Nautiko (1) badegu! (bis)
Itsasondo hemendik
urrun ageri da;
sarritan egoten naiz
bertatik begira.
Itsasoa ezin da
eraman mendira
ta mendia ezin da
ekarri hirira;
beraz neu mugitzen naiz
behar dan tokira. (bis)
