Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-09-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-09-25 Oñati Jaialdia
Conductor/a
Oteiza, Mariasun
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Esaera zahar batek dioenez pertsonen balioa ez da pisura neurtzen. Eta zuk zer diozu?

Descripción

Melodia
Zer da gaur Donostian
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-09-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Esaera hori nork
erakutsi dizu?
Ez dakit badakizun
arrazoi daukazu;
txinparta txikienak
sortu dezake su;
Lazkao-Txiki genuen
txiki ta berritsu;
bertsolaritzan nork du
harek aina pisu? (bis)

Jose Miel Barandiaran
Ataungo patroia;
harek bai jo zuela
gailurra ta goia!
Beti leizezulotan,
hura arratoia!
Orain irakurleak
baditu milioia;
ez zan haundia baina
zer lan erraldoia! (bis)

Esaera hori da
guztiz mamitsua
ta bestela ikusi
hemengo kasua:
hemen dira Lizaso
eta Sarasua;
hau degu bikotea
txit kuriosua;
Lizaso astuna da
Jonek du pisua. (bis)