Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Munduate
Bertsoa entzun |
1998-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Munduate
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.Agirre:
Biloba maite edukazioz
nahiko arlote zaude zu;
gaur ere aitonak ejenplu ederra
eleizan emana dizu!
Kinu eginda zuk bandejari
gaur uko egin diozu;
halare ondo han dagonetik
zerbait hartu ez badezu! (bis)
Munduate:
Hara aitona nere patrikak
dabiltza nahiko arlote;
igandetako paga hori're
erdira jetsi didate.
Ebanjelio santua zuk'e
ez dezu irakurri bate,
borondatea erakustea
nahikoa dala diote. (bis)
J.Agirre:
Aizu gaztea aitona zaharrai
zertan hitz egin alperrik?
Ez zazu esan ez dezula egin
gaurkoan ere okerrik;
borondatea aitatu eta
bai propaganda ederrik,
baina munduan bizitzeko ez da
borondatea bakarrik! (bis)
Munduate:
Zuk mila pezta eman dituzu,
badezu nahiko atsegin;
poltsa ondora pasa didate
eta nik berriz huts egin!
Baina honutza etortzeko ere
egin det nahiko ahalegin;
elizaraino etorritzea
ez ote det asko egin? (bis)
J.Agirre:
Goguaz kontra etorri zera
beste askoren antzera;
parranda bidez iristen zera
negargarrizko trantzera;
gauerdialdean etxetik erten,
egunsentian etxera,
berriz'e poltsa hustuko zaizu
hola ibiltzen bazera! (bis)
Munduate:
Poltsa hustuta edukitzea,
horretan dago kakoa;
diruak hartu-emanean du
mundu hontako jokoa.
Lehenago ere gure elizak
badauka diru nahikoa;
bilobak pozik hartuko zuen
zure mila peztakoa! (bis)
J.Agirre:
Aiton-ilobak hementxen gaude,
biok Joxe eta Joxe;
nik emandako limosnatikan
zuretzat ez dator eze;
apaiz jaunari eskau zaiozu,
emango dizu belaxe,
bainan hura ere diruzalea
zu zeraden bezelaxe. (bis)
Munduate:
Mila peztako txatxu batekin
horrenbeste zalaparta!
Bilobarentzat ezer ez dauka,
besterik ez nuen falta!
Apaizarekin konfidantza du
eta gainera galanta;
alper-alperrik nabil honekin
biak berdinak dira-ta! (bis)