Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia
Conductor/a
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Peña, istripua izan eta ospitaleko ohean zaude, gorputz osoa eskaiolatuta. bisitan nor etorriko-eta zure neskalaguna, Amaia.

Descripción

Melodia
Nafarroako mendi gainetan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Agirre:
Nere mutila bisitatzera
nator gogotsu ta tinko,
baina ez zera gixarajua
egongo hola betiko.
Ta hala bada zure egoerai
ez diot ondo iritziko,
ez zenuen ba maite zaitudan
ziurtatzeko hautsiko? (bis)

Peñagarikano:
Komeri latzak gertatzen dira
munduko bizitza hontan,
ta eskaiola jarria daukat
nik nere hezurren juntan.
Eta Amaia esango dezu
zure Anjel Mari nun dan;
musu haundi bat eman zaidazu
nere sudurraren puntan. (bis)

A.Agirre:
Lehen benda gabe nabarmen zendun
ta orain ere nabarmen,
izan ere zu ibiltzen zera
nahiko gaizki edo herren.
Nik aitorpen bat egin nahi dizut
ta gainera gaurkon hemen:
behar bezela ez zaude baina
behintzat badakit nun zauden! (bis)

Peñagarikano:
Villabonara nindoan eta
kotxean istripua zart!
Ta horregatik mina galantak
klinikan pasa ditut bart!
Bisitatzera etorri zera
eta poztu naiz erabat;
zaude zu lasai pusketatxo bat
eskailoaik gabe daukat. (bis)

A.Agirre:
Gizarajua ez ote zera
zure buruaren jabe?
Berdekeritan jo eta fuego,
aurkitzen nahiko grabe.
Villabonako festak ere zu
orain daude parez pare,
han ere zati dexente daude
bate eskaiolaik gabe. (bis)

Peñagarikano:
Oraintxe bertan konturatzen naiz
zu zenbat maite zaitudan,
ta ez dakizu nere bihotzak
ai, zenbat sufritzen duan!
Ta orain jolas egin genzake,
zertarako egon dudan?
Ezin gintezke beti ibili
misioneroen posturan. (bis)