Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
| Bertsoa entzun | 
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Gaztetatikan izan naiz oso
utopiko amestia,
helburu bila sarri izan dut
bekoki busti-bustia;
badut herri bat, badut etxe bat,
maite dudan emaztia,
alaba ezti-eztia,
semetxo basapiztia...
Neurekin daukat pertsona batek
izan dezakeen guztia;
falta zaidana horiek denetaz
disfrutatzeko astia. (bis)
Badaukat nere diru mordoa,
badaukat nere dotea,
ile bakandu egin naiz baina
señoritoen eitea;
edozer gauzaz gozatzen dakit
ta hori ez da kaltea.
Zorion bete-betea
denok genuke maitea;
erdia baino ez dut eskutan,
komeni da esatea,
baina falta zait nere hurkoak
zoriontsu izatea. (bis)
Nere lagunek zer bota duten
ez ahal naiz inguratuko!
Zorion horrek berekin ditu
hainbat tranpa eta truko!
Oso-osoa oso da gaitza,
denok zerate lekuko.
Beraz osoari uko;
sentitzen jarri orduko,
falta zaigula geuk nahita ere
ez dugu eskuratuko,
ta daukagula daukagunikan
ez gera konturatuko. (bis)
