Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1996-08-16 Albiztur Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Oain dela asko lagun izan nun
neska lirain da gaztea;
amesten nuen izan zeikela
kuttuna ta emaztea,
bainan betiko utzi ninduen,
gertatu zan desastrea;
ederki asko kosta zitzaidan
neska hura ahaztea. (bis)
Nahi degu baina bizitza hontan
beti ezin degu goza;
sarri nahiago eukiko banu
memoria oso motza.
Asuntziongo klinika hartan,
han geratu zan hilotza;
nahi ordurako ez nuen ahaztu
gure aitaren heriotza. (bis)
Gertatu berri dan horrekin'e
askotxo mindu betiko;
Biescas aldean hustu dirade
zeruko hainbat deposito;
batzuk betiko desagertuak,
besteak uretan ito.
Mina ematen duten gauz danak
azkar ahaztu eta kitto. (bis)