Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I.Elortza:
Ai Magdalena, ondo dakizu
asko maite zintudala,
baina zugatik pasa dudana
ez da izan kontu makala.
Amodioa urrundu egin zait
Zumaira hurbildu ahala;
hau esatera baino ez nator:
Australiara noala.
Lujanbio:
Kostata baina berriz jarri naiz
Igor, ni zuri begira,
ta hori nola esaten dezu?
Zoazela Australira.
Ezkondu edo egin behar det
kolpetik joan hilobira;
bat luze eta bestea labur
baina biak berdin dira.
I.Elortza:
Gure istoria polita izan da
baina tristuraz beteta,
ta zertarako luzatu behar
dugu orain berriketa?
Australian pozik bizi behar dut
pare bat porro erreta...
Munduan bi baino ez ziren izan
Romeo ta Julieta.