Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia
Conductor/a
Aiestaran, Iñigo
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok senar-emazteak zarete. Orain dela bost urte ezkondu zineten eta ezin duzue mundura haurtxorik ekarri. Maialenek adoptatu egin nahi du baina senarrak ez.

Descripción

Melodia
Nere gogoa hegan dijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Ia bost urte daramazkigu
geratu gabe negarrez,
ta ume bila Hegoamerikan
han aukera dagoenez.
Handik haurtxo bat ekar dezagun,
eskatzen dizut mesedez;
guretzat poza ekarriko du,
harentzat zer esanik ez.

S.Lizaso:
Ez nuen uste horrelakorik
zenduenikan esango;
haurtxoan bila alfer-alferrik
zertan egin hainbat txango.
Barka emazte baina horrekin
batere ados ez nago,
nahiz ta geurea bezela maite
geurea ez baita izango.

Lujanbio:
Zu bezelaxe guraso asko
daude okertuta zeharo.
gurea ez bada beste umerik
zuk ez zenuke nahiago.
Posesioan zentzu horrekin
ez zabiltz batere ondo;
nik erditua ere ez litzake
zeure umea izango.

S.Lizaso:
Bion artean egindakoa,
gurea zuk badakizu;
etxean ezin eta kanpora
eskean hainbeste mezu.
Txikia dela hainbat maitasun,
hainbat laztan eta musu;
gero galdezka hasten danean
zer esan behar diozu?

Lujanbio:
Umetxo batek zoritxarrikan
guri ez liguke emango;
esplikazioik nik umeari
ezetz ukatu egungo!
Guk erditua ez dela ere
azalduko diot ondo.
Egon seguru, sekula ez digu
gorrotorikan izango.

S.Lizaso:
Kanpoko haurrak ez du heziko
nahi ta ezinaren harra,
nahiz eta pixkat disimulatu
sufrimentuan negarra.
Konformatzeko esaldi zahar bat
daukat berritu beharra:
"haurrak ditunak disgusto asko
ta ez daukanak bakarra. "

Lujanbio:
Hegoamerikan kale gorrian
dabiltza ume gehienak,
guraso batzuk baitaude haurrak
hezi ez ditzaketenak;
ta beste batzuk umeik ez euki
ta bizi ditugun penak!
Bi pieza gera bete-betean
enkaja dezaketenak.

S.Lizaso:
Gaur bezelaxe disputan gera
lehen ere gu sarri jardun;
konponbidea ez dut ikusten
hasieran bezain ilun.
Probatu gabe zer gerta leiken
ez baita jakiten inun,
kostata baina konbentzitu naiz,
aproba egin dezagun.