Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1996-07-06 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1996-07-06 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ofizioa bertsolari du,
lanean nahi diot utzi;
herririk-herri hark dakiena
kantuz nahi du erakutsi.
Nere burutik zer pasatzen dan
guztia zertan sinetsi?
Burutik gauza asko pasatzen da, (bis)
aldamenetikan gutxi.
Uda garaian saioak dira
beti ere nabarmendu;
goizaldetikan abiatzen da
eta etxetik urrundu.
Afizioa hori badauka,
nik hori zergatik kendu?
Egia esan falta danean (bis)
pake ederra ematen du.
Ez da berria, martxa berdina
damagu aspalditikan;
lo egiteko ta aldatzeko
pasatzen da etxetikan;
jaiki orduko galdetu ohi du
"ez al da erroparikan?".
Uda garaian harentzat ez naiz (bis)
neskame bat besterikan.