Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
Bertsoa entzun |
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ospetsuak izateak
beti badu bere xarma,
edozer gauza lortzeko
hori da askoren arma.
Ni ospetsu egin naiz ta
ez det piztuko alarma,
zeharo argitu baitzait
bizitzaren panorama.
Urte luzeetan egin det
gora iristeko lana,
orain ez da kontu txarra
gailur honetan naukana,
baina ez det inoiz ahaztuko
jende ugarik esana:
egun bateko lorea
izan litekeela fama.
Bersolaritzan eman det
ia-ia bizitza dena
eta goraino heltzea,
hori zan nik nahi nuena;
orain fama izan leike
lehendabiziko problema,
baina egin dudan karrera
ez da hutsaren hurrena:
herriz herri ibili naiz
Euskal Herrian barrena,
orain bertsoa botatzen,
ondoren berriz poema.
Ez dakit nola izango den
nere karreran azkena;
izana mantendu nahi det
nahiz eta galdu izena.
Izana mamia degu,
izena berriz azala,
ta bien artean doa
ospearen martingala.
Orain artean ez dut nik
izandu suerte makala,
herria serbitu baitut
bertsoz nola edo hala.
Zalantzak etortzen zaizkit
bide horretan noala,
baina ez dut izan behar
etorkizun hain argala.
Nahiz ta bertso hau izandu
nere azkenengo bala,
herriak hartu nazala
mutil jator bat bezala.