Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Orain dela hilabete ezkondu zineten bikotea zarete. Zuk, Unai Agirre, emazteak, ezkondu aurreko koadrilarekin ateratzen jarraitu nahi duzu. Unai Iturriaga senarrak jada sasoi hori pasa dela dio. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Unai Agirre hasita.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre:
Amodio bakarra
ez dago bizitzan,
bainan Unai zurekin
ni txoratu nintzan.
Ezkondu ta hor gabiltz
zu ta ni peskisan,
bainan jarraitu nahi det
gaur arteko gisan;
nik bizi egin nahi det,
nahiz ezkondua izan. (bis)

Iturriaga:
Koadrila utzi zazu
behingoan pakean,
galbidera lerratu
zaitezke berriz han.
Zerorrek esan zendun
eliza batean,
nigandik ez zinela
joango apartean,
heriotzak banatzen
ez gaitun artean. (bis)

U. Agirre:
Hura paripe hutsa
izaten da, aizu,
elizakoai ezin
zaio egin kasu.
Ni koadrilara joanda
parranda jo ta su!
Ezkondu ezkeroztik
aldatu zera zu,
Sarriegi bezela
esklabo nahi nauzu. (bis)

Iturriaga:
Ez zait asko gustatu
zure adibidea,
bide okerretara
doa adiskidea.
Zertarako behar duzu
kanpoko airea?
Ni zurea naizela,
hori da idea,
eta garbi esanda:
zu zara nirea. (bis)

U. Agirre:
Azkena esan dezuna
ez nezake ahantzi,
askatasunak badu
hamaika garrantzi!
Hori dela-ta egingo
dizkizut gaur hitz bi,
nahiz ta ez nazun hemen
juzga behar gaizki,
tori eskua baina
hankak libre utzi. (bis)

Iturriaga:
Ez al duzu gustoko
egin gendun proba?
Senarra izatea
ez al duzu hoba?
Damutu ez zaitezan
emazte gerora,
alu-bero hoiekin
ez zoaz inora;
hankak dauden lekuan
senarra egongo da. (bis)