Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Actuación
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Aturritik Ebrora herri bat badela Belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain arteko bizitza
izan da nahiko tristea,
ta noizbait iristen bada
noanaren albistea,
nahi nuke orain arteko
kate lodia haustea,
gozoa izan dadila
gure etxeko gerizpea,
lagun bihurtu daitezela
bai bata ta bai bestea,
errespetuan lehenbailehen
ta guztiok sinestea.
Nik gure ondorengoei
gura nieke uztea
gure duintasuna eta
gure Euskal Herri askea.

Ohikoak izan ditugu
gure herrian liskarrak,
nahiz ta batzutan estali
Belodromoko aparrak.
Badakit gu ez garela
sufritu dugun bakarrak,
aurrez aurre jarri gaitu
aurrera egin beharrak.
Nahiko nuke bukatzea
behingo baten garai txarrak,
kartzela eta torturen
testimonio zatarrak,
etxera etor daitezela
preso berri eta zaharrak,
kartzelan bakarrik utziz
joandako egunen marrak.

Denetik izan daiteke
komedia edo drama,
euskaldunok izan dugu
borrokalarien fama.
Hitza bihurtu liteke
egunen batean arma,
alaba bihurtu leike
noizbait nere iloben ama.
Egindakoa eginda
herria ezin da bana;
orain artean eraman
badugu guk gure zama,
ez pentsa gero horrela
bukatuko danik dana;
jakin zazue: oraintxe
hasten da egizko lana.