Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maia:
Aprobetxatu nahirik
ezkontza bezpera,
ni ondo ari nintzen
neure arabera;
orain baldeka uraz
ez zaite atera,
ez al zendun gustoko
nere habanera? (bis)
Colina:
Nahiz ta ez dudan egin
hemen gauza txarrik,
ez nuke nik hartu nahi
hain senar baldarrik.
Habanera maite dut,
ez da esan beharrik,
mantso-mantso abesten
baduzu bakarrik.(bis)
Maia:
Hori kantatzeko nik
badet zenbait truko,
lasai hasi naiz eta
zeuk balkoitik uko.
Hemen nere kuadrila
daukagu lekuko,
zu lasai, azkar inoiz
ez det kantatuko. (bis)
Colina:
Lehenik belaunikatu
ahalik ta ondoen,
habanera goxo bat
bota dit ondoren;
ikusirik Joanito
nolatan dagoen,
dibortziatuko gara
ezkondu baino lehen. (bis)
Maia:
Dibortziatzeakin
geure komerira,
sartu behar zinake
maitasun neurrira.
Nik kantuak ta honek
lorontziak tira...
Loreak botatzeko
bi kontzeptu dira. (bis)
Colina:
Ez al ditu kantatu
berriro epelak?
Hau zuzendu lezake
bakarrik kartzelak.
Loreak botatzeko
ze gogo itzelak!
Batzuk faltsuak dira,
besteak ximelak. (bis)
Maia:
Baina lore guztiak
ez daude gordeta,
hauxe izan da nere
azkenengo treta.
Ez zaite haserratu
maite zaitut eta;
badijoa Romeo,
adio Julieta.(bis)
Colina:
Habanera kantari
xuxen trebe-trebe,
ni enamoratzea
omen duzu xede,
baina zuregan badut
behar aina fede,
ez zara nitaz ahaztu
mozkortuta ere. (bis)