Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre:
Egunero etxera
iristen naiz nekez,
presaka ta korrika
askotan aldrebes;
despiste txikitxo bat
normala da berez;
gasolina kobratu,
bainan isuna ez. (bis)
A. Arzallus:
Jendarmearen kontra
hor dator laguna,
lehendik ere bistaz
nuen ezaguna.
Gasolina ordaintzeko
erantzunkizuna...
gasolinan kostua,
hori da isuna. (bis)
U. Agirre:
Gerra kontu honekin
hainbeste endredo!
Isuna emana dit gaur
astun bero-bero,
gasolinan kontua
omen dala edo,
hainbeste igo zanik
ez nuan espero! (bis)
A. Arzallus:
Litro baten kostua
dugu zortzi franko,
holaxe dago eta
onartu beharko;
orduan kexak utzi
beste baterako,
taxia merkeago
ez zan aterako! (bis)
U. Agirre:
Nahiz jendarmeak egin
bere propaganda,
eundoko hankasartzea
nun egin dun, danba!
Nik sartu behar dizut
gaur zuri demanda,
gasolina bota dit
diesela izanda! (bis)
A. Arzallus:
Kolpe hori izan da
ikaragarria,
gasolina behar ta
diesel jarria.
Beraz oraintxe duzu
zuk trantze larria:
isuna ordaintzeko
ta kotxe berria. (bis)
U. Agirre:
Kotxe izorratua
behar aparkatu,
hau ze apajo degun
orain konturatu!
Restopera joan eta
ondo begiratu,
gasolina bakarrik
zuk ez dezu hartu! (bis)
A. Arzallus:
Holako gidariek
zenbat enbarazu!
Zuk gasolinarekin
eman zazu kasu,
baina isunarekin
bazaude hain kexu,
koktelak botatzeko
erabili zazu. (bis)