Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
Bertsoa entzun |
2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Mandaluniz:
Gosez dagoenari
zerutik misila,
Gorostidi:
ta gainera utziko du
han betiko bila.
Horrela zigortzen da
gaur jende umila;
nola ez dakit baino
konpondu dadila!
B. Mandaluniz:
Gerra egiten dute
korbata jantzita,
Gorostidi:
miserableen penak
albora utzita;
gerra bukatu ostean
haruntza bisita.
Hola antolatzen dute
bizitza polita.
B. Mandaluniz:
Sua pizten duenak
nahi du etekina,
Gorostidi:
hari ez zaio inporta
jendearen mina.
Egin behar genduke
denok ahalegina,
eurek jasan dezaten
sugarren gordina.