Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
| Bertsoa entzun | 
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
M. Taberna:
Berriro hemen dugu
Garzon ate joka;
Mendiluze:
nunbait ez da bukatu
hasi zen borroka;
bat eramaten du ta
beste hiru bota,
errudunak al diren
ez zaio inporta!
M. Taberna:
Presoei laguntzea
delitua ote?
Mendiluze:
Nik ezetz uste arren
han baietz diote.
Baina jasotzen dute
horrenbeste kolpe!
Beraz gure laguntza
merezia dute.
M. Taberna:
Martxa honetan laixter
denok kartzelara!
Mendiluze:
Sinistea bakarrik
delitu al da ba?
Hori aitzaki dela
gu bagoaz hara,
bertsotan denak hantxe
arituko gara.
