Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Zizpuru eta hasperen
beti glorian ondoren,
geroak gutxi balioko du,
beti carpe diem;
beti goian, beti lehenen,
ez dakit berdin ez zaren;
bestela esan hemen gaurkoan
zergatikan zauden? (bis)
Iturriaga:
Hori ez da zure problema,
nik badut neure barrena
eta hor dudan bertsoen maila
nahiko nuke berma.
Ondo doakizu dena,
orain bai, baina hurrena
kazetariek esango dute
noiz zaren azkena. (bis)
Egaña:
Anbizioan zimendu,
hortikan sortu bi mendu,
zeuk ere hobe nere jarrera
hartuko bazendu:
nabarmendu, nabarmendu,
gailendu, beti gailendu.
Apaltasuna ez al da ezin
dutenen ukendu? (bis)
Iturriaga:
Zu zaude laudorioz blai
ta ez zara ikusteko gai
gautik goizera nola aldatzen
diren mila epai:
" Bertsolaria ez da Unai,
baina tranposo bada bai..."
Nik neuk ez nuke sasijakintsu
hoien eskutan nahi. (bis)
Egaña:
Zure etorri bustia,
sarri zedarri whiskia,
ez du merezi hemen ezina
goratzen hastia.
Badator une tristia:
arbolatikan jaistia;
orduan nik neuk tapatuko dut
neronen uzkia. (bis)
Iturriaga:
Ez zan arrazoi makala!
Baina tapatu ahala
ikusiko da beste Andoni bat
normal ta apala.
Segi orain arte bezala:
famatu ta zerbitzala;
bide ertzean egongo gara
ni ta nere itzala. (bis)