Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
TxapeIketa aspaldin
dadukagun moda
neretzako ondra
bainan etzazu pentsa
hau danikan broma
hemen agertu behar
dadukaten orma
sinistu ez dadukat
nik itxaropena
eskerrik asko baina
ezinezkoa da.
Amets berdina degu
gaurko hontan biak
hor daude legiak
hemen agertzen dira
hain garbi egiak
nolatan irabazi
bururik gabiak
beste lagunak daude
langile trebiak
beste zazpirak dira
ni bainan hobiak.
Estimatzekoa da
holako laguna
ni lagundu nahi nauna
sinistu oztopoak
badirala jauna
nigandikan txapela
urrutira juna
hala ere pozikan
pasatu eguna
pozik txalotuko det
irabazten duna.