Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Garmendia
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Garmendia
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ni jakina det telefono hoi
nola honuntz etorri dan
ta erantzuna emango diet
hemen komeni dan galgan
hainbat arreba ta anai
danok gaudela alai
ta esperantza neregan,
kontua kontu egun eder bat
gaur izango degu Baldan.
Sei bertsolari zahar bagera ta
beste bi dirade gazte
nere iritziz landare berri
aurre xamar dijoazte
danok esperantzetan
ez bai gabiz txantxetan
ta inor ez gaude triste,
guk ahalegina egingo degu
ta lasai egon zaitezte.
Holako egun alai eder bat
behar zun Euskalerriak
ta gure etxean neure kezkatan
hortxe zaudete jarriak
egon zaitezte lasai
nahiz beste bat izan arzai
hauek dira komeriak,
ta iluntzean bialduko itut
gertatzen diran berriak.