Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Actuación
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Jatetxe batetan sartu bazkaltzera eta hemen datorkik bertako zerbitzaria karta eskuetan. Esaiok zer bazkari behar duan.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zatoz zerbitzari hona
ta argitu kopeta
hemen da bertsolari bat
nerbiotan beteta
baina hala ere poz bat
nigan daukat gordeta
herriaren zerbitzuan
lana egin dut eta
baina ez det eskatuko
aberatsen banketa
zopa bat ekar ezazu
eta gero txuleta.

Pozik azaltzen gera gu
jatorduko unera
naiz ta hainbeste nerbio
jausi gure ganera
saiatu naiz herriaren
bertsoen afanera
ekarri eidazu azkar
lehenengo esanera
larregi jatea ez da
orain nere onera
berriz itzuli behar naiz
bertsoaren lanera.

Gu urduri gaude baina
herria dago alai
ez dakit naizen egitan
bere txaloaren gai
euskera maite degunak
erdera degu etsai
e-naiz ni Baldara ioan
txapelik nik ez dut nahi
ikusten baidut herria
gure bertsoaren zai
gero berriz etorri ta
apalduko det lasai.