Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Actuación
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Azpillaga, Jon
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Autoeskola bateko ikasle eta maisu bat zarete. Azpillaga, hi izango haiz ikasle eta auto gidaria momentu honetan. Eta Lizaso, hire ondoan doan irakasle edo maisua. Biok autoan zoazela bazterra jo duzue.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga
Nere irakasleak
etzaukan arretik
orai maldizua
sendo muturretik
arnasa eta putxa
berriz sudurretik
esan didazu juan
zaite baztarretik
zuk zuzendu behar zendun
jo baino aurretik.
Lizaso
Guri pasa zaizkigu
zelebrezko markak
ondo ez dittu ikusi
baztarreko markak
buru handi baldarra
pareta jo dek tak
frenua zapaltzeko
indarrik ez daukak
zertako ittuk hoinbeste
luzetako hankak.
Azpillaga
Biok abitu ginan
kotxean sartuta
orain irakaslea
da hasarratuta
askoz hobeto dezu
neri barkatuta
arrazoia nik daukat
ez det pagatu ta
ikasi beharko det
trator bat hartuta.
Lizaso
Baztarra jo diguzu
lelengo kolpetik
ta milagroz ez degu
iriki kopetik
bazterrera juanda
zegoen topetik
egia esango iat
goguan hartzak hik
animalientzako
etzegok karnetik.
Azpillaga
Hala ere ez da izan
oztopo grabia
ni naizelako berez
gizon suabia
geldi joan naizelako
zan kontu garbia
irakasle han berriz
ez dago noblia
bilatu beharko det
zu baino hobia.
Lizaso
Oraindik etzat pasa
hartu dan sustua
kotxe berria hautsi
hau det disgustua
bestek ez dik egingo
ez hire gustua
autoeskuelakoa
alperrik gastua
bere gurdi ta guzi
erosi astua.