Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Otaño
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Otaño
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Otaño
Ezkonduzkero bizi modua
lanetik daukat hasita
geldik egonda ogirik inun
ezin det irabazi ta,
baina senarrak lanerako hain
dauka txit gogo gutxi ta
neu lanera nik joan beharko
bera ohean utzita.
Mendizabal
Lan toki baten hasteko lanen
zeuden gogotan betea
nik etxerako berriz banuen
halako borondatea,
goizez esnatu eta juan aurrez
komeni da hitz egitea
berandu xamar egingo zaizu
eta joan zaitez maitea.
Otaño
Maite esanda pentsatzen dute
engainatzen gaituztela
baina nik detan senarra hain da
berez utzi ta ustela
joan bearra daukat bestela ni ere
zigortzen naute bestela
eta zu ere saia lanean
ni ere naizen bezela.
Mendizabal
Asmo sendoa hartu zenduen
emaztea kanporako
etxe barruan nere aldetik
ni ere saiako naiz bapo,
ohea egin, haurtxoak jantzi
lanik ez bazait paltako
ta bazkaria prestatuko det
handik zatozenerako.
Otaño
Ezkontzak neri jarri izan dit
hainbat lotura ta hesi
hiru haur dauzkat senarragandik
ez neike joan ihesi
maitasunean biok gozoro
nahi bazenduke zuk bizi
sinista zazu biharrerako
zu zeradela lehenbizi.
Mendizabal
Emaztetxoa ipini zera
orain hasarrez beteta
bainan zer tratu egin genduen
hartu dezagun arreta
zu lanera kanpora zoaz ta
etzazu beztu kopeta
zure eginkizuna hori da
halaxe nahi zendun eta.
Otaño
Esku geldiak buru azkarra
nere senarraren arma
baina etxean emaztetxoak
behar guztia derama
hau ohean lasai gelditutzen da
neretzat lanaren zama
haurrak hastean zuri erantsiko
dituzte alperran fama.
Mendizabal
Fabrika baten lan egitea
zan zuk asmoa zenduna
nik esan nizun estaliko det
etxe barruko hutsuna
ni barruan da zu hor kanpoan
badegu eginkizuna
hori az al da gizon emazten
arteko berdintasuna.