Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Actuación
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Sein, Manuel "Xanpun"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xanpun, ikaragarria gertatu zaizu: zure emaztea, Enbeita, autoan hartu eta presaka klinikara zoaz eta erdi bidean haurginen hasten zaizu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Manuel Sein "Xanpun"

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xanpun
Nahiz eta hasi ordu.
banaukan beldurra
aita batentzat han da
zinezko egurra,
andreak egin deraut
ba bide laburra
klinikara goaki ta
bidean haurra.

Enbeita
Maitasunez mosua
emanak elkarri
ta hara suerteak
gaur traba ezarri,
nahiz ta toki txarrean
mundura ekarri
ez dedila etorri
gaixo ta elbarri.

Xanpun
Ondo etorri zaugu
gaude haurra jabe
medikuntzan jakinsun
ez naizela trebe,
ez bazindu zinduen
kezka hori gorde
etxean ukanentzen
han mugitu gabe.

Enbeita
Enaiz ene senarra
trantze hontan trankil
medikurik ez dago
baina ezin ixil,
nahiz eta osasunez
ni gaur gaizki ibil
semea ez dedila
horregatikan hil.

Xanpun
Senarra hantxe jarri
mediku antzera
andre maitea orai
konpontzen al zera,
ume maite hori guk
ez utzi galtzera
klinika utzi eta
goazen etxera.

Enbeita
Biok sortu genuen
alkar maitatzean
maitasun giro hartan
diozun etxean
ta orain biok gaude
orduko antzean
maitasunen frutua
berriz loratzean.

Xanpun
Gizona makaltzen da
holako sustutan
bainan uste dut hori
barkatzen al dutan,
gizona lasaitu ere
asko ordu estutan
behin beden seme bat ukan
dut nere eskutan.

Enbeita
Ene senar maitea
arretaz begitu
nahi genuen frutua
gaur baita egitu,
zuk sorrarazi zenun
eta zeuk argitu
bion laguntzak beraz
berarekin ditu.