Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Otaño
Bertsoa entzun |
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Otaño
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Otaño
Botoia galdu eta
hau dek nere lotsa
Mendizabal
Jendeak hartuko du
gauz horrekin poza.
Otaño
Nonbait barruko hori
etzeukagu hotza.
Mendizabal
Eskerrak dagoenik
kuskurtuta txotxa.
Mendizabal
Gure itxura ez da
oso dotoria.
Otaño
Hala ere azaltzeko
ba dut baloria.
Mendizabal
Ez al da aterako
kanpora txoria.
Otaño
Bilatuko al luke
gaur leku hobia.
Otaño
Gaztetasun sinale
botoia ausia.
Mendizabal
Jakin nahi nuke zer dan
gerta dan auzia.
Otaño
Konpondutzeko ba det
oraindik ustia.
Mendizabal
Hausteko edozein gera
ta zeinek josia.
Mendizabal
Braketa nola degun
har zagun arreta.
Otaño
Konpontzen ezin hasi
gindezke hemen bertan.
Mendizabal
Barruan egon bedi
hotza dago eta.
Otaño
Horregatik ezin egin
hoinbat berriketa.
Otaño
Braketa josteko ere
badago astia.
Mendizabal
Beraz komeni zaigu
aguro hastia.
Otaño
Bitartian geldik egon
dedila piztia.
Mendizabal
Ez nuke nahiko hori
denak ikustia.
Mendizabal
Botoiak falta eta
hau da abelera.
Otaño
Denborakin konpontzen
saiatuko gera.
Mendizabal
Konturatuko al zan
honezkeroz bera.
Otaño
Gaur ez da haundia izango
eingo dun karrera.