Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Xabier Zeberio "Zeberio I"
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi, Xabier Zeberio "Zeberio I"
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zeberio
Lopategi jendea
hasi zaigu parrez
Lopategi
Zer pasatzen ore den
galdetu beharrez
Zeberio
Lots haundirik ez euki hau
beharrik bat ere ez
Lopategi
Ipurdia gordetzen
ez omen da errez.
Lopategi
Agirian daukazu
atzeko zuloa
Zeberio
Hori esateko al haiz
bastante Ieloa
Lopategi
Hau jendearen parra
hau eskandaloa
Zeberio
Hik ere bistan daukak
atzeko leihoa.
Zeberio
Hala ere geure lanen
behar degu segi
Lopategi
Kanta behar ditugu
hiru edo lau egi
Zeberio
Andreakin hasarre al haiz
aizak Lopategi
Lopategi
Gaur etxian utzi dut
bertan egon bedi.
Lopategi
Bestela beretzako
ai zelako lotsa
Zeberio
Nik atzen sentitze iat
egundoko hotza
Lopategi
Geldirik edukizak
heure aurreko zotza
Zeberio
Atzetik begira zeudek
hoik zeukatek poza.
Zeberio
Atzea izaten dek
leku ez jakina
Lopategi
Hobe litzake gordeta
egongo bagina
Zeberio
Zenek ote zeukiagu
biotan garbina
Lopategi
Nik saltzeko ez eukat
neure atze fina
Lopategi
Joango ote gera
praka berri bila
Zeberio
Puskatuta baldin badau
izurra dedila
Lopategi
Hiri mugitutzen zaik
aurreko eskila
Zeberio
Bestela atzelari bila
joan behar Sevilla.