Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Joxe Mari Altuna Etxabe, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Actuación
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Intxaurraga, Juan Inazio
Bertsolaris / Autores
Altuna Etxabe, Joxe Mari
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda puntutan kartzelako-lana
Tema propuesto
Ez dakit zuek konturatu zareten baina biok prakak ipurdian puskaturik dauzkazue.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Joxe Mari Altuna Etxabe, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Altuna
Laguna ez gabiltza
gaur zeharo txukun
Peñagarikano
Hori lehenago esan
besterik etzendun
Altuna
Honela ezin liteke
ibili gaur egun
Peñagarikano
Honekin goxatu izan da
Maria lzaskun.

Peñagarikano
Nun demontre puskatu dek
hik atzeko praka
Altuna
Orduan errezo ez al zait
neri irtengo kaka
Peñagarikano
Nor pentsatu hura zanik
hortaino matraka
Altuna
Harekin ez naiz ibiltzen
baldarka baldarka.

Altuna
Aurria irekita
ta atzia berdin,
Peñagarikano
Noski hire ipurdia
gaur etzegok urdin
Altuna
Baina nik eskeinitzen det
hamaika atsegin
Peñagarikano
Honek mantxatu dittu
bajina bat jardin.

Peñagarikano
Hau gertatuko zanik
etzenun usteko
Altuna
Arrazoi latza bota
bai dezu hasteko
Peñagarikano
Papera ahaztu egin zait
dana garbitzeko
Altuna
Laguna esango dizut
galtzak gaur jazteko

Altuna
Galtzak urraturikan
honuntz zertan zatoz
Peñagarikano
Hemen bildu gerade
Judas ta Pilatos
Altuna
Bainan biok lagunak
hala ere gogoz
Peñagarikano
Hik ere atzeko aldea
ez dadukak zorrotz.

Peñagarikano
Aspaldi hontan ere
ez dek hartu dutxik
Altuna
Ni bezela ibilitzen
dirade gaur gutxik
Peñagarikano
Tankera ederra ez daukak
kantzontzilo hutsik
Altuna
Heuri ere etzaik paltatzen
horrelako trantzik.