Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gazte aroan ibili arren
gustora tirriki-tarra,
denbora honen joan etorriak
ederki jo dit gitarra,
gorputza daukat ximeldurikan
ta eskuen punta zaharra,
denborarekin seko galdu det
gazte aroko indarra,
ez al da pena gizon mardul bat
hola ibili beharra. (bis)
Zapatarikan ezin loturik
eserita nago bertan,
ibili ere ezin naiz egin
ta juxtu dagit berbetan,
pentsakizunak kolpatzen dira
mota hontako unetan,
indarrik gabe etsiturikan
aurkitzen naiz gaur benetan,
eta gaitzerdi senitartean
nor lagundua badetan. (bis)
Oraindik pozik hurreratzen naiz
nere etxeko kabira,
gauza hutsala izanagatik
eman didate kabira,
sendi honetan zaharrarekiko
esku zabalak bait dira,
garai hauetan sentitu arren
pasatako gauzen mira,
gaurtik aurrera bizi behar det
oroitzapenei begira. (bis)