Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Millan Telleria

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Actuación
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Telleria, Millan
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Kartzela barruan zaudela milaka lagun entzuten dituzu kanpotik zure askatasuna eskatzen.

Descripción

Melodia
Mundu honetan holako gauzak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Millan Telleria

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kartzela baten barruan nago
beste askoren antzean,
lehenaz gainera pena piztu da
orain nere bihotzean,
nere lagunak kanpo hortara
gaur oihuka hurbiltzean,
hemen nahi nuke askatasuna
bainan ezin denbora luzean,
zuen oihua estimatzen det
askatasunik ezean.

Badakizute kartzela dago
herri miñaren eredu,
horrengatikan sufritzen gaude
beti udara ta negu,
baina etsaiei aurka egiten
bateratu eta heldu,
badakizute askatasuna
euskaldunak behar degu,
baina guztiok lortuko degu
hola jarraitzen badegu.

Herria maitatzearen truke
hola gaude euskaldunak,
zenbait egun txar ta itxaropenak
dauzkagu oso ilunak;
«askatasuna eman Millani»
oihuak ditut entzunak,
zuen lan eta zuen gogoak
dirade oso bigunak,
alkar maitatuz gutxienera
jarrai behar euskaldunak.