Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ez zait gustatzen Ieku ofizial
askotako martingala
nahiz bileretan partaide denek
izan horrenbeste gala.
Gehienengan nik nabarmentzen dut
erdal kutsuzko itzala,
denek esanez jakin ezazu
euskaraz badakidala,
gure herrian hau jakitea
normal ez balitz bezala. (bis)
Gauza bitxi hau irakurtzeak
hor tristetzen dit barrena,
haundi usteko jende hori da
inguruko okerrena,
ez al dakite hemen lehenbizi
bertako hizkuntza dena?
Beraz guztiak geurea ikasten
saiatu bitez aurrena,
hemen erderaz hitzegitea
normal behar ez lukena. (bis)
Tipo horiek ez dute azaltzen
hain jokabide txukunik,
ez dut desio kartel zahar hori
eraman nahi dun lagunik,
gure hizkuntzak eskein dezake
guretzat eginkizunik.
Aizu karteldun! Esan zaidazu:
«inglesez ikasi dut nik,»
baina mesedez ez inori esan
euskaraz badakizunik. (bis)