Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hogei bat urte bete ondoren
abia zinan mundura,
guk ez genekin nora zihoazen
ez genekigun lekura,
bainan geroztik topatu zaitut
eta hauxen da tristura,
tamalgarria dezu benetan
soinean dezun itxura,
toki onean bukatu zaizu
hasi zendun abentura
Hogei urtetan egin nahi zendun
abentura onen jabe,
zeure barruan aurkitzen zinan
animoso eta trebe,
agur esanez geure etxetik
horrela zenduen alde,
eta geroztik orain Parisen
horren errukarri zaude,
nik pozik nago zu bizirikan
aurkitu zaitudan ere.
Abitu eta izan zenduen
majina bat gora behera,
lehendabiziko eskubira ta
gero berriz ezkerrera,
abentura horrek Parisen dauka
zuretzako bukaera,
hala ta guztiz oraindik ere
gu noski anaiak gera,
anai bezela hartuko zaitut
eta goazen etxera.