Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Actuación
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Urte batzuk badituzu eta bakarrik bizi zara eta gaur konturatu zara oinetakoak lotzeko ere ez zarela gauza. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bizitza horrek baditu
majina bat ekaitz,
ta neri zahardadea
iritsi egin garaiz,
lehen astintzen nituen
mendi eta ekaitz,
sasoia banuen nik
lana eginez maiz,
ta konturatu gabe
zahartu egin naiz.

Ez dadukat lehen hainbat
sua eta garra,
nere eskuetatik
joan zait indarra,
gazte nintzaden bainan
hau da zoritxarra,
zuritu zait ilea,
zuritu bizarra,
ta belaxe mundutik
aldegin beharra.

Lehen alaitsu nintzana
orain nago triste,
azkeneko egunak
neretzat datozte,
bainan ondorenean
majina bat gazte,
jarriko natzaizue
gauza baten eske,
Euskal Herria askatzen
saiatu zaitezte.