Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Jon Sarasua
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Jon Sarasua
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gorrotxategi
Entzun behar dituzu
hasten banaiz hasi,
zuregana nator ni
letxe txar ta guzi,
ez nuan nik eskatzen
hemengo nagusi,
ta gero ni azkena
nola nazun utzi,
zergatik eman dezu
horren puntu gutxi?
Sarasua
Hemen neutraltasuna
dadukagu lege,
ta ez diou egiten
inori mesede,
goian gelditutzeko
bazeneukan fede,
baino bertso kontutan
ez zabiltza trebe,
ta ez dezu merezi
bostekorik ere.
Gorroixategi
Bertsotan izan naiz ni
zuzen ta trebea,
harrokeri gutxikin
tatxarik gabea,
bakarra dago hemen
ni baino hobea,
askok egiten dute
gaur nere galdea,
zeinek kantatzen duen,
hor dago aldea.
Sarasua
Bertso kontuan daude
horrenbeste gradu,
ta hoiek puskatzea
dago gure kargu,
juraduak ahal duen
zintzoen dihardu,
jarri zaite umila
ta izan ondradu,
hemen batek ahal duna
onartu behar du.
Gorrotxategi
Hementxe bota ditut
horrenbeste marru,
bapo saiatua naiz
kanpo eta barru,
zertan dezu aurrean
hainbeste liburu,
hain bajo izateko
puntuen kopuru,
bizkaitarra banintz ni
txapeldun seguru.
Sarasua
Enbidia gehiegi
barruan daukazu,
nerbioek egiten
dizute enbazu,
garbi esango dizut
aditu zaidazu,
txapelketa faltsu da
ta ez egin kasu,
bertsolari hobea
izango zera zu.