Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amak anai bezela
zintuen berezi,
jatorra izateko
hark adierazi,
orain eskean zaude,
zer zendun merezi?
Ezin zaitut horrela
aurrean ikusi,
hontara joan al zinan
etxetik ihesi?
Hutsa bazintu eraman
handik derrigorrak,
han utzi zenituen
etxeko alorrak,
ustez kanpoan zeuden
zuretzat altxorrak,
hola ordaitze al dira
aitengana zorrak?
Hori ez du egiten
euskaldun jatorrak.
Nik zu ez joateko
egin ahalegina,
zu han gelditzea zan
nere atsegina,
orain lur jota zaude
lehen zeundena fina,
hemen ere zuretzat
da bizi ezina,
hobe zendun etxean
gelditu bazina.