Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jexux Iribar "Olalde"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Actuación
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Iribar, Jexux "Olalde"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Olalde baserrian aspertu eta kalera zoaz eta kalean aspertu eta baserrira datorren Enbeitarekin egiten duzu topo.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jexux Iribar "Olalde"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


OlaIde
Baserritxo baten jaiotzeko
izandu nuen aukera,
geroztikan neronen bizitzan
hamaika gora ta behera,
bizimodua estutzen eta
nahiko larritasunera,
probatu nahirik lagun banoa
oraintxe kale aldera.
Enbeita
Kendu ezazu ene laguna
burutik zure ustea,
kalean duzu bizitza oso
nahastua eta tristea
lan toki denak ixtera doaz,
lan gabe dago gaztea,
laster jan behar izango dute
anaiak bata bestea.
OlaIde
Anaia batek beste jatea
horrek ez dauka grazia,
baserri hontan aurkitutzen dut
neronentzako hesia,
eguzkitikan eguzkiraino
lana ta irabazia?
Zerbait deskantsatu nahirik noa
aldatu nahirik bizia.
Enbeita
Hemen bakea utzita zoaz
aurkitu nahian gerria,
dana asfaltoz betea dute
ta lorea da berria,
arren ez zazu laguna utzi
sortu zinan baserria,
erortzen bada baserri hori,
eroriko da herria.
OlaIde
Oraingo hontan esango zendun
neure ustetan egia,
basarria ere indartzeko
ustet badala premia,
baina laguntza ikusten degu
dagola oso nagia,
kalean ondo bizi diranak
fama dute baserria.
Enbeita
Kaieko famak gaur ez zaitzala
laguna hainbat alaitu,
indarrak eta desastreak du
kale gunia garaitu,
aurrerapenen neurririk eza
behar genuke amaitu,
edo burdinak ta asfaltoak
denok irentsiko gaitu.