Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde"
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txiki ginala gare etxean
ez zinan anai zuzena,
ni baino bi urte gazteago
ta Felix zeure izena,
mutiko ondradua zinaden
eta gorputzez gizena
gaur era horretan ikusteak
neri ematen dit pena.
Gazte zinala zeure etxetik
egun baten zendun alde,
esanaz mundu honek baditu
neretzako hainbat alde,
jatekorikan ez dezu eta
hainbat ahuldurik zaude,
baina pentsatu gure etxean
oraindik zure zai gaude.
Erten zenduen mundura eta
zeure ustetan poz askorik,
munduan zer gauz gertatutzen zan
ikusteko bai gogorik...
zure amatxok zu joanez gero
ondo ez du egin lorik,
anai maitea munduan ez da
etxea bezelakorik.