Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goian dagonak beti daduka
nunbaite bere defentsa,
nik nere arma sua det eta
okerra danik ez pentsa,
lehendabiziko bisita zazu
Madrilgo erdi edo ertza,
eta lehenbailehen erre ezazu
OTAN-ek zuen baietza.
Geroztikan zer agindu zuri
baditut nik ere lanak,
garai batean aholku asko
batzuk zituzten emanak,
ta guk haiekin konfiantza bat
orain berengandik joanak,
hurrena erre itzazu beraz
jakez aldatu diranak.
Lanak daduzka pasatzen dena
hemen gaurkoz sinistiak,
erderaz dira gugan datozen
notizi ta albistiak,
gu oinperatuz nagusi horra
atzerritikan bestiak,
erre itzazu Euskal Herria
maite ez duten guztiak.