Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi
Nombre de la estrofa:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Herri txiki batean
sorturik mundura,
gogoan daukat nere
kale zahar hura,
erdi ilun egon arren
ba zuen Iilura,
baina azken aldean
hau nere ardura,
begituz itxura,
orain ere ilun da
zaintzeko figura,
heldurik ordura,
erleju bat jartzeko
ordua heldu da. (bis)
Beste asunto on bat
harturik serio,
urak datoz herrira
hau dela medio,
alkate jaunarekin
ezin nintzen fio,
neuk atakatu nuen
hargatik propio,
horren ondorio,
bihotzak serio,
hainbat boztario,
gainezka dario,
gehiago ere egingo
ditugu oindio. (bis)
Xelebreak ditugu
gaurko zenbait mundu,
kale hori berriz
ez leike ilundu,
baina horretarako
irteera nun du,
lanean hasi behar
harturik helburu,
ekintza ta gudu,
bihotz eta buru
aitonak aiduru
gazteak seguru
argi berriak jarri
behar ditugu. (bis)