Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Actuación
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Andoni Egaña, itxurazko erretiro batekin, jubilatua zara, baina zahar etxe edo asilo batetara joateko asmoak dituzu. Zuk Sarasua, bere alaba, aita etxean nahi duzu.

Descripción

Melodia
Sentimentua sartu zitzaidan
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarasua
Erretiroa hola hartzerik
ez nuen aita espero,
nik ondo dakit zuk dituzula
hirurogei urte edo,
gure etxean ez gaude pobre
bada nahikoa jenero,
alabak oso maite zaitu ta
zaindu nahi zintuzke bero,
gosari ederra gogo onez nik
jarriko dizut goizero. (bis)
Egaña
Negar malkoak sortutzen zaizkit
neri momento honetan,
eskeinitako aukera hori
eskertzen dizut benetan,
jatorra zera gaur egun ere,
jatorra zinan umetan,
gauza ederrik ez da izaten
txatxu aldiko unetan,
zuretzat karga ez det izan nahi
nere azken egunetan. (bis)
Sarasua
Maite duenk bestiai lana
gustora egiten dio,
ez du inporta zu zahartu zera
eta zer erremedio,
gugandik alde egin nahi dezu
karga zerala medio,
bi aukera hoiek neurtu itzazu
esaten dizut serio,
zure alabaren maitasun finak
ez al du hainbat balio? (bis)
Egaña
Hau erreguka hasia dago
oso denbora luzian,
bihotz bikaina adierazten du
aukera duen guzian,
asilo hortan moldatuko naiz
tutean eta musian,
hurrena berriz agertzen diren
amonekin jolasian,
pena besterik ez det sortuko
lagunik egin ezian. (bis)
Sarasua
Zure edadeko lagun kuadrila
gauza ederra da baina,
han zuk ez dezu bilatuko ez
hain zerbitzari bikaina,
familia bat zintzo haztea
da egundoko azaña,
zuk maitasuna eman zenidan
hartu nezakean haina,
orain kontu einez eman nahi dizut
merezi dezun ordaina. (bis)
Egaña
Ni konbenzitu nahiean dabil
bere buru ta belarri,
alaba maite oraindik ere
ez ote dezu igarri,
zahartuta nago baina halare
askatasunan egarri,
baldintzatxo bat behar nizuke
une hauetan ezarri,
zu gabe ez det etsiko eta
bixita nazazu sarri. (bis)