Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Sebastian Lizaso
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larrañaga
Laguna jarri gera
bapo bazkalduta,
Lizaso
orain hemen daukagu
ezin konponduta,
Larrañaga
lanean hasi zaitez
atxurra hartuta,
Lizaso
ontziak lagatzeko
ondo garbituta,
Lizaso
Ogiakin brilloa
atera diet nik,
Larrañaga
baina siesta latza
egingo dek oindik,
Lizaso
nereak garbitutzen
hik ez daukak lanik,
Larrañaga
heuk hori egin badek
ez zedukat penik.
Larrañaga
Bazkalondo ederra
eta deskantsuan,
Lizaso
aurretik jaten bada
nahi hainbat pentsua,
Larrañaga
Lehenbizi garbitu ta
gero orruz juan
Lizaso
honek garbitzen duna
sarritan basua.
Lizaso
Basoa bakarrikan
brillo eta guzi,
Larrañaga
zeuk ere beterikan
gaur ez dezu utzi,
Lizaso
txoro kontuak utzi,
garbiketan hasi,
Larrañaga
gezurrez ai zera ta
berriketa gutxi.
Larrañaga
Bazkal ondorenean
ona da siesta,
Lizaso
garbitzeko uztea
gauz txukuna ezta,
Larrañaga
ez det zikindu eta
neretzat errez da,
Lizaso
erdi bana ekarri
lanerako neska.
Lizaso
Haren soldata gero
ez zaidak ukatu,
Larrañaga
nik ezin neike gauza
hoietara sartu,
Lizaso
fregaderan hik ez dek
eskurik puskatu,
Larrañaga
ez al diu guk hobe
andra on bat hartu?