Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Actuación
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda puntutan
Tema propuesto
Jan gabe nork denbora gehiago iraun egin duzue apustu biok eta badaramazue aste bete orain arte.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Orain artean ezin
galtzetan kabitu,
Peñagarikano
horren gaizki ezin leike
gizonik aurkitu,
Egaña
honek hamabost kilo
galdu omen ditu,
Peñagarikano
oraindik komonera
ni ez naiz abitu.

Peñagarikano
Jan gabe pasa degu
biok aste bete,
Egaña
motiborikan gabe
gabiltz inuzente,
Peñagarikano
gaur ekarri Nozilla
edo txokolate,
Egaña
segi egin beharko
hogei galdu arte.

Egaña
Asko flakatu arte
ez etsi egundo,
Peñagarikano
Egaña honek dirudi
Juan Carlos segundo,
Egaña
martxa honetan laister
zera mister mundo,
Peñagarikano
diarrea askorik
ez dezu egingo.

Peñagarikano
Kilo gehiena nork galdu
jendiari galde,
Egaña
gehiena jarriko da
hortan zure alde,
Peñagarikano
Egaña oraintxe ez da
ez hiru erralde,
Egaña
diarrea egiteke,
ekarri lau balde.

Egaña
Tripa juan zaigu ta
galtzak erorita,
Peñagarikano
pena ematen dezu
hola ikusita,
Egaña
gure atzetik dabiltz
hiru señorita,
Peñagarikano
ipur zuloa daukazu
zuk ia itxita.

Peñagarikano
Dirua tartean dala
hainbeste istori,
Egaña
holakorik ez diot
desio kristori,
Peñagarikano
armiarma sarez bete
atzekalde hori,
Egaña
hain zatar gabiltzanik
ez esan inori.